lunes 22 de junio de 2009

Desgarroak (banoa)

Hasieran aitzaki bat zen, ihes egiteko. Zerbaiti ihes egin nahi nion, zeri zen jakin gabe. Korrika irtetzeko aukera bat. Urtebete urrun, inor ezagutu gabe, behera begira kalean ibiltzeko aukera. Negar egiteko eta mozkortzeko. Jendea ezagutzeko, pentsatzeko, barre egiteko, esperientzia berriak. Negar egiteko.
Ihes egin, zeri ihesi zabiltzan jakin gabe ere. Ez nuelako uste gurea horrela bukatuko zela (oraindik ez da bukatu), hain borobil. Beti pentsatu izan dut erropa guztia zakar poltsa beltzetan sartuta hanka egin beharko nuela zure etxetik igande goiz batean, oinutsik (nahiz ez dudan erroparik zure etxean). Beti pentsatu izan dut irudi horretan, desgarroak maite ditut lehertu arte, uste nuen bazenekiela.

Banoa, arrazoiez beteta eta arrazoirik gabe. Bi hilabete gelditzen zaizkit hemen eta ez daukat ezer egiteko gogorik. Etorriko dira festak, bidaiak, lana, jazzaldiak, hondartza, txiringitoak... baina ez daukat ezer egiteko gogorik. Joatea bakarrik.







Ez dakit nola imajinatzen zaitudan L. Asko hitz egin didate zutaz. Polita zarela, grisa eta sarri bustia, baina barre egiten omen duzu jendearen hankapetik. Nik maite zaitut ezagutu gabe ere.


B-n zaude eta B oso diskretua da. Amélie Nothombek esaten dit zure gauza baliogarri bakarra txokolatea dela, ez duzula pertsonalitaterik. Houellebecquek gorroto zaitu beste ezer baina gehiago. Nik maite zaitut ezagutu aurretik.


Liège.


Azkenean bai, azkenean ziur, azkenean biziko zaitut.











2 comentarios:

aupi dijo...

Zuk ez dozu euko galtzeko ezebez, baina hamen zure hutsunie igerriko da

Izarren Marinela dijo...

ondo ondo pasa "Royaume de belgique" alde haretatik.

Guk hemendik pozik jasoko ditugu zure berriak ;)eta ea bila zabiltzan ur frexkoko askatasun iturria topatzen dezun!

ondo segi!