lunes 22 de junio de 2009

Desgarroak (banoa)

Hasieran aitzaki bat zen, ihes egiteko. Zerbaiti ihes egin nahi nion, zeri zen jakin gabe. Korrika irtetzeko aukera bat. Urtebete urrun, inor ezagutu gabe, behera begira kalean ibiltzeko aukera. Negar egiteko eta mozkortzeko. Jendea ezagutzeko, pentsatzeko, barre egiteko, esperientzia berriak. Negar egiteko.
Ihes egin, zeri ihesi zabiltzan jakin gabe ere. Ez nuelako uste gurea horrela bukatuko zela (oraindik ez da bukatu), hain borobil. Beti pentsatu izan dut erropa guztia zakar poltsa beltzetan sartuta hanka egin beharko nuela zure etxetik igande goiz batean, oinutsik (nahiz ez dudan erroparik zure etxean). Beti pentsatu izan dut irudi horretan, desgarroak maite ditut lehertu arte, uste nuen bazenekiela.

Banoa, arrazoiez beteta eta arrazoirik gabe. Bi hilabete gelditzen zaizkit hemen eta ez daukat ezer egiteko gogorik. Etorriko dira festak, bidaiak, lana, jazzaldiak, hondartza, txiringitoak... baina ez daukat ezer egiteko gogorik. Joatea bakarrik.







Ez dakit nola imajinatzen zaitudan L. Asko hitz egin didate zutaz. Polita zarela, grisa eta sarri bustia, baina barre egiten omen duzu jendearen hankapetik. Nik maite zaitut ezagutu gabe ere.


B-n zaude eta B oso diskretua da. Amélie Nothombek esaten dit zure gauza baliogarri bakarra txokolatea dela, ez duzula pertsonalitaterik. Houellebecquek gorroto zaitu beste ezer baina gehiago. Nik maite zaitut ezagutu aurretik.


Liège.


Azkenean bai, azkenean ziur, azkenean biziko zaitut.











viernes 29 de mayo de 2009

Hustu, haustu

Eta orain badirudi zerbait berria hasteko, betiko zerbait lurrazpiratu behar dela. Tarte bat da, ohikoaren eta etorkizunaren tartean dagoena, ezleku bat, ezdata bat. Despedida. Bapatean dena anplifikatzen da, bizitakoak eta bizi nahi izan genituen arren, hankartean gelditu zirenak. Inoiz ez gara idatzi nahi genituen nobeletako protagonistak izango. Baina hala ere idatzi nahi ditugun nobeletan bizi gara.

Gasteiz. Hiru urtetan oasi eta infernu; baina batez ere oasi. Pentsatzen jarri zenbat, non, noiz eta zein aldetara mugitu garen. Gutxi ezagutzen nauzu, begirada bakoitzean ohartzen zara hortaz, baina ondoen ulertzen nauen pertsona zara. Zu hustu ni betetzeko. Hustu lasai, hustu garrasika eta hustu isil eta bare ere. Zu hustu ni betetzeko. Itsasora bistak oparitzea bezala izan zen, eta ez dago itsasorako bistak oparitzea baina opari handi eta isilagorik. Gasteiz esan dut, eta ez zait betetzen ahoa. Barrura hitz egiten duten langile auzoetan, gu oso kanpora bizi izan gara. Parral, Dublineko ardo txuriak afal ordua pasa zaigunean eta Goran These boots are made for walking. Hiru urtez oasi eta infernu; baina batez ere oasi.
Zergatik joan? Zergatik utzi? Last call. Ez gara ohartu azken unera arte, last callean geundela. Behin irakurri nion Claudia Roth Pierponti New Yorkerren (New Yorker irakurri nuen lehenengo eta azkenen aldian), You don´t know me well enough to not care about how I look. Sobera dago azalpena.

Badirudi zerbait hasteko zaharra dena agurtu behar dela. Gaur ez gara atzokoak. Batez ere gaur, ez gara atzokoak. Despedida. Begirada batek mundua iraultzen duenean. Negarrez Gasteizen. Eguzkitako betaurrekoen azpitik, ihesi malkoak. Denbora gehiegi neraman negar egin gabe. Behin grifoa zabalduta, ezin eutsi. Tálame como un sílex, desespérame, que cada cosa cruel sea tu que vuelves, no me des tregua... Memoriaz ari naiz. Ezin idazteari utzi.
Agur. Au revoir. Banoa eta oraindik ez dakit banoan ala ez. Baina datorren urtean Gn egon behar badut ere, joana izango naiz. Hoy es siempre todavía. Gaur inoiz ez da. Gaur ez da gertatu. Beti atzo da, beti bihar da. Gaur ez da inoiz. Last call. Azken hatzaren azken ukitua nabari dut, oinazearen zuloa esku ahurretan. Mirar es tener un impulso de curiosidad hacia, sobre, es perder. Agurrak heriotzak dira. Orain pixka bat protagonistago gara bizi nahi dugun nobelatik, baina tragediak maite ditugu, tragedia heroikoak. Eta hiru segundugatik abioia joan egingo da. Last call horiek beti dute azkenaren azken uneko ukitu katastrofiko hori.

Beti geldituko zaigu someone to watch over me, baina ez dugu neguko igande arratsetan entzungo. Los domingos por la tarde se forma el carácter. Eta Paris. Beti Paris. Pijametako Paris eta pommeak. Baina Parisera bai, Parisera joan egingo gara eta ipurdia ikusiko diogu, atzo gauean Gri bezela. Inoiz ez dut hiru urtetan horren deskaratu ikusi, aizu.

Ezlekutik eta ezdata batean idazten dut, errazagoa delako. Bihar ez naiz gaurkoa izango, eta urrunago egongo naiz hemendik eta hurbilago handik, idatzi nahi dudan nobelako pertsonaia izaten. Au revoir.

sábado 16 de mayo de 2009

Planetasen Granada (egunero ipodean)

No te puedo prometer que cambiaré.
No sé si podré hacerlo.
Pero sé
que eres todo lo que quiero.

No puedo decir que no te haré llorar
ni que voy a ser sincero.
No te puedo prometer que en el futuro sea perfecto,
pero el futuro es lo de menos.

No puedo decir que voy a estar allí
cuando más me necesites,
pero puedo
intentarlo si lo pides.

No voy a decir que cuidaré de ti.
Ni siquiera sé cuidarme.
Es posible que sea yoquién necesite que lo salven.

Pero te quiero más que a nadie.
De eso estoy seguro,
por mucho tiempo que pase.

Porque te quiero más que a nadie.
De eso estoy seguro,
por mucho tiempo que pase.


http://www.youtube.com/watch?v=YKq9Ifpwpjg

martes 5 de mayo de 2009

Happy




Notak balak bezela irtetzen ziren hondartzan,
zuzen-zuzenean Afrikara.
Caños berriz ere,
Caños aspaldiko partez eta beste begi batzurekin.
Zurekin bueltauko nintzela uste nuelako,
baina ez da hala izan.

Eskerrak.


Guk ez dugu ezer behar,
daukaguna bakarrik.
Gu geu, gitarra bat, zerbeza batzuk eta eguzkia etzaten.
Ez dugulako ezer behar.


Dena ahaztu,
ahaztu beharrekoak zein ziren ere ahaztuta.


Eta happy, oso happy.

jueves 16 de abril de 2009

Istanbul













Gaur istorioa asmatzea zuen kontu utziko det...

domingo 29 de marzo de 2009

Violet Desvarié

Ez naiz ezer izango. Egingo dudana eginda ere, ez naiz ezer izango. Maitasuna. Oraintxe etorri zait, momentu honetan. Maitasuna. Maiteminduta nago. Saia naiteke sortzen, sua pizten, eskua luzatzen, sonbreroaren azpitik begiratu eta ezpainei hortzaka egiten...saiatu eta saiatzearen saiatzeaz erori egingo gara. Biok.
Bat batean, oporrak aurreko azken egunean, maitasuna. Your boots are made for walking. Badoazen botei begira bezala. Maitasuna. Ez iezaiozu inori esan, arren. Zuri esaten ari naiz, zuri bakarrik. Ez iezaiezu sekula haiei esan, azken aukera denean ere, haiei ezer ere ez esan. Inork jakin ez dezan nahi duzun gauza horietakoa da, gauza hori hain zuzen. Aprobetxatu egiten dira. Ez naiz ezer izango. Abortatutako liburuak irakurtzen hil egin naiteke. Negar egin, oihu, burua bi eskuekin eutsi eta hankarteko ileei tira egin hortzekin paretaren aurka kolpatu arte, zain, erotuta, amaitutzat emandakoa berriz ere hasita ere, harkaitzaren aurka bultza egin arren. Ez dut ezer izatea lortuko. Aprobetxatu egiten dira. Ez naiz ezer izango. Maiteminduta nago. Onartzea ahultasuna agerian uztea da, fragilitatea, min ematen erraza zarela onartzea.


Violet Desvarié

domingo 8 de marzo de 2009

begirada hoiek...

" Nada hay más extraño ni más delicado que la relación entre personas que sólo se conocen de vista, que se encuentran y se observan cada día, a todas horas y, no obstante, se ven obligadas, ya sea por convencionalismo social o por capricho propio, a fingir una indiferente extrañeza y a no intercambiar saludo ni palabra alguna. Entre ellas va surgiendo una curiosidad sobreexcitada e inquieta, la histeria resultante de una necesidad de conocimiento y comunicación insatisfecha y anormalmente reprimida, y, sobre todo, una especie de tenso respeto. Pues el hombre ama y respeta al hombre mientras no se halle en condiciones de juzgarlo, y el deseo vehemente es el resultado de un conocimiento imperfecto."


THOMAS MANN La muerte en Venecia